XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbait toki eta jardueratan sarbidea oztopatzeko modu bat da horiek ontzat edo txartzat jotzeko ahalmena kontrolatzea. Gehien harritzen duena da emakumeen ospea kontrolatzen duena gizonezkoa izan ohi dela eta funtsean ospe hori emakumeen jokabide sexualaren arabera zehazten dela.

Ospeak zehaztea jokabideak kontrolatzeko modu bat da.

Ospearen arazoa ez da gainditua dagoen zerbait, garrantzirik ez duena, itxura soilekoa; izan ere, bortxakeria baten biktima egokia izateko ez dago zertan halako bizitza lizunik izan behar aurretik, haur-hilketa baten egile izateko ohorea behar da (bere desohorea ezkutatzearren haur jaio berria hiltzen duen ama bat zigortua izango da kartzela arinarekin), parrizidioa kartzela larriarekin, homizidioa atxilotze arinarekin. Kode Penal berriak homizidio delitua besterik ez du aurreikusten eta kualifikazioaren egoeretan, zorionez kontuan hartzen den bakarra da biktima familiaren aldetik errudunaren aurrekoa edo ondorengoa den, eta besterik ez.

Seme-alaben zaintza eskubidea izateko ospe ona izatea nahitaezkoa da.

Ospe onak eragina du emakumearen bizitzako hainbat alderditan, hala eta guztiz ere, ospe ona markatzen du ez bakarrik egiten denak, baita esaten denak ere, eta emakumeez mespretxuz hitz egiteko moduko hitzak baditu edozein hizkuntzak.

Hizkuntzaren ezaugarrietako bat da emakumeak edo ez daudela edo isilpean aurkitzen direla (formula neutroak erabiltzearekin) eta presente daudenean ere erabiltzen diren terminoek edo sexuarekin dute zerikusia edo arinkeriatan erortzen dira.

Hizkuntza arloko diferentziak ez dira emakumeez aipuak egiten direnean bakarrik agertzen, gizonen eta emakumeen artean ere gertatzen baitira hizkuntzaren erabilpenari dagokionez.

Orain arte aztertu da kontrol ez-formal horrek nola baldintzatzen duen emakumeen jarduketarako ahalmena. Hala ere, kontrol ez-formala alde negatibotik bakarrik aztertzea, ezabatzen, eragozten eta baztertzen duen zerbait bailitzan, mugapen bat da.

Kontrol ez-formalak, Foucault-en esanetan, eraiki ere eraikitzen du.

Simone de Beauvoir-ek zioen inor ez dela emakume jaiotzen, egiten baino. Horrekin esan nahi zuen emakumearen eta gizonen arteko diferentzia biologikoek ez dutela maskulinotasuna eta femeninotasuna edukiz betetzen. Seme-alabak emakumeak izan beharra izadiak agintzen du, ez ordea, hark zaindu behar dituela. Diferentzia biologikoek ez dute argitzen emakumeak zergatik kobratu behar duen gutxiago, zergatik egiten dituen etxeko lan gehienak (etxetik kanpo lan egiten badu ere)...